Miguel Dominguez Tuterako Beterri peñako kidea da. Harekin hitz egin du Euskalerria Irratiak jaiak hasi baino ordu batzuk lehenago (hemen irakurgai eta argazkian klik eginda entzungai):
Bigarren urtez erabaki duzue ez zaretela txupinazoaren unean plazan izanen. Zergatik?
Bi arrazoirengatik; alde batetik, txupinazoa baino lehen sortzen den giroa ez datorrelako bat gurekin: Dena itsustu da. Zenbait herritar daude horren atzean, baina baita alkatea ere. Bestetik, ez gara joanen araudi bat aldatu dutelako eta horren bidez ez digutelako baimenik ematen parnkarta plazara sartzeko. Orain arte, pankarta txapelketa izaten zen, baina orain debekua iritsi da. Ezin bagara pankartarekin sartu gure musikariak arriskuan egon daitezke, ezin sartu izanen ziren.
Festak denontzako izna beharko liratekeela diozue. Zer aldatu beharko litzateke zuek txupinazoan egon ahal izateko?
Batez ere sortzen den giroa. Giro politiko oso markatuta dute bertan elkartzen diren zenbait herritarrek. Kontsituzioaren aurretik erabiltzen ziren zenbait bandera ateratzen dituzte eta alkateak jartzen duen musikak ere ez du laguntzen. Beste talde batzuekin hitz egiten ari gara txupinazoan zer egin daitekeen aztertzeko. Aurten dena dela, plazako albo batean geratuko gara eta gure musikarekin emanen diogu hasiera festei. Guk, jaiez gozatu nahi dugu gainerakoek bezala. gu ere zain egoten baikara 365 egunez.
Festetako egunetarako dena dela egitaraua prest duzue.
Bai peñan zein karriketan ere kalejirak, trikitixa doinuak, txarangak, herri kirolak eginen dira eta baita kontzertuak ere. Laugarrenez, ikuskizun berezia eginen dugu eta tuterarrei gure eszenatokia eskainiko diegu eurek egiteko nahi dutena.
Kostu ekonomikoa dute antolatzen dituzuen ekitaldiek. udal taldeak zenbat jarriko du?
Udalak karrikan egiten diren ekitaldietarako laguntza ekonomikoa ematen du, ez elkartean egiten ditugunetarako, izan ere, barra irekita izaten da. Kalean egiten ditugunak %80 finantzatzen ditu eta pilota partida %100 finantzatzen du.
Alkatearekin edo ulda taldearekin biltzeko aukera izan duzue?
Aukera izan dugu, bai. Urteko gainerako egunetan ere zenbait ekitaldi antolatzen ditugu. Txupinazoarekin gertatzen denaz ohartarazi diegu, baina ez dute deus egiten.