Entzutekoak

Irantzu Perez: "Antzerki taldeak 25 urte daramatza Ultzamaldean komunitatea sortzen"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 23a

Ultzamaldeko Axolagabe antzerki taldeak 25 urte bete ditu. Ordutik, proiektuan 40 lagunek baino gehiagok parte hartu dute eta 21 obra taularatu dituzte. Komedia, auzolana eta herri giroa izan dira taldearen oinarriak

2000. urtean antzerki teknikak ikasteko ikastaro txiki gisa sortu zen Axolagabe antzerki taldea eta, ordutik, 40 lagun baino gehiago igaro dira taldetik. Guztira, 21 obra taularatu dituzte, beti komedia ardatz hartuta. Irantzu Perez taldeko kideak azaldu duenez, antzerkia baino gehiago da Axolagabe: "taldearen arrakastarik handiena oso giro polita sortu dugula da". Adin, herri eta ibilbide ezberdinetako pertsonek osatzen dute taldea, eta inguruko herritarren laguntza ere ezinbestekoa da, atrezzoan, jantzietan edo prestaketa lanetan.

Urtero, irailean hasten dira obra berria prestatzen, astean behin elkartzen dira entseguetarako, eta ekainean aurkezten dute emaitza. Obrak moldatzen dituzte, bertako erreferentziak eta umorea txertatuz.

Perezen ustez, horrelako proiektuek balio berezia dute Ultzama bezalako bailara batean: "antzerkiak komunitatea sortzeko aukera ematen du". Horregatik, datozen urteetara begira ere ilusioz daude eta antzerki taldean parte hartu nahi duen edonori ateak zabalik dituztela azpimarratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!