Entzutekoak

Memoriaren bideak jorratzen ari dira Ruta al Exilio espedizioan

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 22a

2026ko uztailaren 15etik 28ra bitartean, berrogei gaztek Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko erbeste errepublikar eta zibilaren oroimenezko lekuak zeharkatzen ari dira Ruta al Exilio izeneko espedizioan. Atzo izan ziren Iruñean.

Ziudadelan egin die harrera Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilari Ana Ollok 2026ko Ruta al Exilio espedizioan parte hartzen ari diren 40 gazteei. 16 eta 17 urte dituzte eta Espainia osoko ikasleak dira. Memoriaren ibilbideak egiten ari dira: landa-eremuan, hiriburuetan, memoria lekuak bisitatzen, kontrabandoan aritu zirenen bideak egiten... Atzo iritsi ziren Iruñera eta Ezkabako gotorlekuan izan ziren. Horti aurrera, Arazuri, Eugi eta Bera bisitatuko dituzte, besteak beste. Ander Villacian arduradun pedagokikoarekin eta Ana Ollo kontseilariarekin hitz egin zuen Euskalerria Irratiak (argazkian klik eginda entzungai dago): 

Nondik zatozte eta orain zein da asmoa?

Goizean San Cristobalgo gotorlekuan izan gara eta Iruñetik eginen dugu ibilbidetxoa orain. Arratsaldean Arazurira joanen gara zenbait jarduera egiteko. 

Zer ari zarete deskubritzen ikasleekin batera?

Euskal Herriko memoria gune eta txoko ugari bisitatu ditugu dagoeneko. Memoria antifaxista lantzea da asmoa Euskal Herrian 1936ko gerran gertatutakoak jorratzea eta antifrankismoa eta kontzienztia antifrankista sustatzea haien artean. Horretarako, Elgetan, Lemoako lubakietan eta Gernikan egon gara. Guztietan gako pedagogikoak eman ditugu, hasieran testuinguru orokorra ere eman genien.  Bilatzen ari garena da haien artean kontzientzia piztea eta memoriaren garrantzia eta pisua aldarrikatzea. 

Nafarroan nondik nora ibiliko zarete?

Iparraldeko eremuan izanen gara: Arazurin, Eugin eta Beran eginen dugu lo. Hainbat memoria gune bisitatuko ditugu: Berako Bidasoa ibaian landuko dugu memoria, kontrabandismoari lotutako ibilbidea eginen dugu Baztanen eta Iruñerriko errepresioari buruzko pasarte eta gerrtakizun nagusiak errepasatuko ditugu. Horrez gainera hainbat tailer eta jardueretan ere hartuko dute parte. 

Zazpigarren edizioa da. Parte hartzaileek zer esaten dizuete?

2021ean parte hartzaile izan nintzen. Gaztetxoek erakusten digutena da badagoela beste gazteri bat, politizatua eta memoriarekin lotura emozional eta ideologikoa baduena. Memoriak haientzat zenbaterainoko garrantzia duen erakusten digute. Hausnarketa aberatsak dituzte. Kontzientzia politiko indartsua aldarrikatzen ari dira, aukera eraldatzailea izaten da Ruta al Exilio beraientzat.

Ana Ollo, kontseilaria, eguerdi on. Pozgarria da ikustea gazteen inplikazioa. 

Oso inpoortantea da memoria transmititzea batez ere belaunaldi gazteei. Haiek badute etorkizunaren argia eskuartean. Akatsak ez errepikatzeko garrantzitsua da transmisioa. Memoria duten eskolak programaren bidez ere gu ari gara zenbait ekintza antolatzen bide horretatik. Demokraziaren tresna inportantea da memoria. 

Nafarroan badute zer ikasi. 

Duela hamaika urte abiatu genuen memoriaren politika aldarrikapen moduan. Aurrera pauso handiak egin dira eta oraindik asko dago egiteko. Ultraeskuinaren indarra  erakusten ari da memoria aldarrikatzea zinez garrantzitsua dela. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!