Entzutekoak

Sugebizi, sugea gorrototik ezagutzara eramateko proiektua

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 21a

Aranzadi zientzia elkartea #Sugebizi proiektua burutzen ari da, sugearen inguruan dauden gorroto eta mitoak deseraiki eta Euskal Herrian dauden espezie desberdinak ezagutzera emateko helburuarekin

Herritarren parte hartzea ardatz duen Aranzadi Zientzia Elkarteak abiarazi duen #Sugebizi egitasmoak historia modernoan zehar gizakiaren partetik jazarpen zuzena jaso duen bizidun talde honen inguruko ezagutza maila areagotzeaz gain, herritarrak kontzientziatzea du xede. XXI. mendean herrialde aurreratu batean onartezinak diren portaera deitoragarriak baztertuz.

Ion Garin, Aranzadiko Herpetologia saileko zuzendariak dioen moduan ”Bbzidun iheskorrak izan arren, Euskal Herrian 8 suge eta 3 sugegorri espezierekin topo egin dezakegu. Nahiz eta espezie horietako batzuk babestuta egon Nafarroa zein Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Zerrendan, euren inguruko ezagutza oso mugatua da eta herritarren parte hartzearen bidez bizidun horien inguruko informazioa lortu nahiko genuke, betiere jarraibide batzuk aintzat hartuz”. Zientzialariaren arabera, ezagutza gakoa izan daiteke animaliarekiko gorrototik errespetura igaro ahal izateko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!