Entzutekoak

Montxo Gota (Eraikiz): "Besta giroan gizonok urrats bat eman eta ardurak hartzeko garaia da"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 20a

Eraikiz kolektiboak gizonei ardura eskatzeko kanpaina bat jarri du martxan sanferminetan. Mezu argi eta zuzenak daramaten kartelez bete zituzten Iruñeko alde zaharreko kaleak, eta helburua kanpaina Nafarroako beste herrietako bestetara zabaltzea da

Sanferminetan kalera atera baldin bazarete, alde zaharrera hurbildu bazarete, akaso atzemango zenuten paretak bete dituzten kartel zuri beltz batzuren presentzia. Kartel soilak izanagatik, atentzioa eman duten kartelak izan dira, lau hizkuntzatan agertu diren hiru esaldi desberdinekin: “Gizona, ez eraso”, “Gizona, zure laguna lizuna bada zer egingo duzu?” eta hirugarrena, “Gizona: zenbat espazio hartzen duzu?”. 

Mezu sinpleak, argiak eta zuzenak, besta giroan ematen den sexu indarkeriaren aurrean gizonei urrats bat eman eta ardura hartzera bultzatzen dietenak. Eraikiz kolektiboa dago mezu horien atzean. vSanferminetan bakarrik ez, eta Eraikiz kolektiboak Nafarroako gainontzeko herri eta hirietako bestetara zabaldu nahi du kanpaina. Horretarako, kartelak formatu digitalean jarri dituzte eskuragarri, edonork  inprimatu eta jarri ditzan. Garrantzitsuena, Gotak berak nabarmendu bezala, gizonek urrats bat eman eta ardurak hartzen hastea da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!