Urtero argitaratuko den TMeLaben aldizkari berriak nazio-gogoa, politika publikoak eta status juridikoaren inguruko hausnarketa eta proposamenak bildu ditu bere lehen zenbakian: Euskal Herrigintzaren Kaierak. Telesforo Monzon eLabek aldizkariaren lehen alea aurkeztu du. Urteko maiztasuna izanen duen argitalpen berria euskal herrigintzaren inguruko gogoeta, ikerketa eta eztabaida estrategikoak biltzeko sortu da, Euskal Herriaren etorkizunari buruzko ezagutza, hausnarketa eta proposamnak gizarteratzeko asmoz. Urko Aiartza Tlesforo Monzon eLabeko kidearekin hitz egin dute Euskalerria Irratian. Hemen elkarrizketa irakurgai eta entzungai (argazkian klik eginda):
Zer aurki dezakegu lehen alean?
Kaiera hauen helburua da laborategiak egiten dituen gogoeta, hausnarketa eta ikerketak biltzen joatea. Aldizkarian gai desberdinak aurki daiteke. Batzuk nazio gogoa atalean biltzen ditugu, naizometroak biltzen dituen ondorioekin, elkarrizketak daude Asier Etxenike soziologoarekin; beste atal handi bat hizkuntz politiken ingurukoa da, iaz lan nahiko egin genuen eta proposamen batzuk mahaian jarri genituen EAEko parlamentura ere eraman genituenak eta Josu Astibirari elkarrizketa adibiz, nazio gogoa atal horretan daudenak.
Etorkizunari begira jartzen zarete erronka estrategikoak aztertu, ezagutza sortu eta gizartearekin partekatzeko. Aldizkariak ere balioko du horretan aletxoa jartzeko?
Bai, hori da xedea. Guk egiten dugun lana status juridikoari edo politika publikoari dagokionez eta hori gizarteari helarazi nahi diogu, gogoetarako aldizkari bezala, ekarpen bezala. Ale mardula da, baina horrekin, egindako lan guztia bildu eta gizartearen zerbitzura jarri.
Nori zuzendutako aldizkaria dela esanen zenuke?
Bi hartzaile nagusi ditugu: herrigintzan ibiltzen diren erakunde eta elkarte guztiak; bai nazio gogoaren barruan biltzen direnak, status juridikoaren inguruan dabiltzanak eta politika publikoan dabiltzanak, eta oro har, unibertsitateko irakasleei ere zuzenduta dago. Noski, ahaztu gabe herrigintzan interesa duen edonor.
Nola eskuratu daiteke ale bat?
Batez ere aldizkaria elektronikoki zabaltzen dugu sarean. Hortik jaso daiteke. Boletin batera izen emateko aukera ere bada eta modu laburrean aldizkariak bidaltzen ditugu.