Entzutekoak

Aitor Andueza: “Oso zaila da egungo suteei aurre egitea eta prebentzioa funtsezkoa da”

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 2a

Azken urteetan sute-kanpainak aurreratu egin dira, eta beroak, hezetasun baxuak eta landaredi pilaketak arriskua handitu dute. Aitor Andueza suhiltzailea Guardasola saioan izan da eta suteen bilakaeraz, prebentzioaz eta basoen kudeaketaren garrantziaz hitz egin du

Azken asteetako bero-boladek eta Nafarroan izandako suteek berriz ere mahai gainean jarri dute baso-suteen arriskua. Egoera horren harira, Aitor Andueza suhiltzailearekin hitz egin dugu aurtengo kanpainaren, suteen bilakaeraren eta prebentzioaren inguruan.

Anduezak azaldu duenez, uda-kanpainak gero eta lehenago hasten dira eta gaur egungo suteak konplexuagoak eta bortitzagoak dira. Tenperatura altuek, hezetasun faltak eta mendietan pilatutako landarediak sua azkar zabaltzeko baldintza egokiak sortzen dituzte. Horregatik, nabarmendu duenez, egungo sute handiek askotan gainditzen dituzte itzaltzeko gaitasunak, eta gero eta garrantzitsuagoa da aurreikuspena, baso-kudeaketa eta prebentzioa.

Suhiltzailearen esanetan, herritarren ardura ere funtsezkoa da. Sute txikiak garaiz antzematea, arrisku egoeretan zuhurtziaz jokatzea eta mendien kudeaketa egokia sustatzea ezinbestekoak dira sute handiak saihesteko. Azken finean, arazoa ez da sute txiki eta kontrolatuak egotea, horiek oreka mantentzen laguntzen baitute. Kontrolatu gabeko sute handiak dira saihestu behar direnak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!