Entzutekoak

Leire Mtz Etxeberria (Equala): "Erasoen aurrean nola jokatu jakitea ezinbestekoa da"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 2a

Eraso sexista eta sexualik gabeko sanferminak erdieste aldera, Iruñeko Udalak gune seguruen sarea zabaltzen jarraitu du aurten. 23 lokal eta jai gunek egin dute bat protokoloarekin

Iruñeak bere espazio sarea zabaltzen jarraitzen du, jai seguruago eta berdintasunezkoagoekin konprometituta. Aurten, 23 lokal eta besta gune sartu dira Iruñeko Udalaren Jai eta Aisialdirako Guneetan Indarkeria Sexista Prebenitzeko eta horren aurrean Jarduteko Protokoloan, horien artean 14 peña. Ekimen honek prebentzioan, koordinazioan eta emakumeen aurkako indarkeria-egoeren aurrean erantzun komun batean oinarritutako aisialdi-eredu bat bultzatzen du. Horretarako noski peña eta aisialdi eremu hauetan egonen direnen prestaketa lan bat egon da, eta horretaz arduratu da Equala berdintasun aholkularitza ekimena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!