Entzutekoak

Kattalin Ezkerra (Plazara Dantzara): "Baztanen mutil-dantza baztertzaileak desagertzea lortu dugu, baina oraindik badugu zer egin"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 2a

Baztanen mutil-dantza berdinzaleak erdiesteko sortutako ekimenak eskuratu du aurten Jaizkibel Konpainiak ematen duen Hondarribia Berdintasun Hiria saria

Ekainaren 30ean, duela 30 urte, San Martzial egunarekin, ehun andrez eta gizonez osatutako talde bat Irungo alardean sartzen saiatu zen, emakumeek desfilean berdintasunez parte hartzeko zuten eskubidearen alde. Urte bereko irailean Hondarribiko alardean borroka horri jarraipena eman zion Jaizkibel Konpainia Parekideak. Gaur egun, borrokak bizirik jarraitzen du Bidasoaldean. Hasiera hartan 1000 baziren, aurten 2400 izan dira Irungo alardean. 30 urte ez dira debalde pasatu.  

Bidean, bestelako borrokak ere piztu dira han eta hemen, tartean Plazara Dantzara kolektiboarena, Baztanen mutil dantza parekideak aldarrikatzeko sortu zena. Eskutik doazen borrokak denak, eta horrexegatik hain zuzen ere Jaizkibel Konpainiak aurtengo Hondarribia Berdintasun Hiria saria Baztango taldeari ematea erabaki du. Ekainaren hasierako sari-banaketan hitza hartu zuen taldeko kide Kattalin Ezkerrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!