Entzutekoak

Felipe Etxetxikia: "Lehenengo sektorea herrietako motorra izan beharko litzateke"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 1a

Felipe Etxetxikia da, joan zen maiatzaren 30etik, EHNE-Nafarroa sindikatuko idazkari nagusia. Lehen sektorea zeharkatzen duten mehatxu eta erronka nagusiei erreparatu diegu haren eskutik

Nafarroako EHNE sindikatuko teknikari lanetan hamarkada bat ibili ondotik, orain idazkari izendatu dute Felipe Etxetxikia azpiroztarra. Maiatzaren 30ean VIII. kongresua egin zuen nekazaritza sindikatuak, eta zuzendaritza berritu zuen. Fermin Gorraizek jarraituko du presidente gisa, eta Etxetxikiak Patxi Irisarriren tokia bete du, ordezkaritza eta lan teknikoa uztartuz. Kongresua 5000 baietz! lelopean egin zen. Zifra horrekin, sindikatuak lehen sektorea bizirik mantentzeko beharra sinbolizatu nahi izan zuen, Nafarroako nekazari eta abeltzainen kopuruari erreferentzia eginez. 

Sektorearen mehatxu handiena hor kokatzen duen arren EHNEko idazkariak belaunaldi berriak sektorea sartzearen beharra ere nabarmendu du, baita elikadura katearen baldintzak aldatzea ere. Mehatxuen aurrean, elikadura burujabetzan oinarritutako familia izaerako nekazaritza eta abeltzaintza eredua da EHNE-k defendatzen jarraituko duena, Etxetxikiaren aburuz. Erronka horiek erdieste aldera, tokiko erakunde zein Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean jarraitzeko asmoa du EHNE-k, Nafarroako nekazari eta abeltzainei euren egunerokoan baliagarri bezain ezinbesteko suertatzen zaien bertzelako zerbitzuak eskaintzeaz gain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!