Entzutekoak

Xabi Jauregi: "Gorroto mezuek aurreiritziak indartzen dituzte eta bazterketa sustatzen dute"

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 26a

Gorroto mezuen jatorria eta eragina aztertu dituzte JaiARTduna jardunaldian. Hauei aurre egiteko tresnak eta espazio seguruak eraiki behar direla azpimarratu dute. Plataforma, erakunde eta kolektibo ezberdinek parte hartu zuten, haien artean, Zaska Zurrumurruen Aurkako Sareak.

Gorroto-diskurtsoek gero eta presentzia handiagoa dute sare sozialetan, komunikabideetan eta eguneroko elkarrizketetan. Errealitate horri aurre egiteko, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Nafarroako Garapenerako GKEen Koordinakundeak antolatutako jardunaldian hainbat kolektibo eta erakundek parte hartu zuten.

Zaska sareko Xabi Jauregik azaldu duenez, gure gizartea sinismen-sistema batean murgilduta dago. Ideia eta kontzeptu jakinen inguruan eraikitako aurreiritziak modu estrukturalean erreproduzitzen dira, eta horrek gorroto-diskurtsoak elikatzen ditu.

Gaur egun, generoaren, sexu-aniztasunaren, etorkinen eta itxura fisikoaren inguruko aurreiritziak dira gehien zabaltzen diren gorroto diskurtsoetako batzuk. Horren aurrean, Zaska sareak Nafarroako hainbat tokitan egiten dituen formakuntzen bidez pentsamendu kritikoa sustatu eta herritarren artean eztabaidarako eta hausnarketarako espazio seguruak sortzea du helburu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!