“Jon Braun” edo “Martuteneko trena” bezalako kantu ezagunek haur askoren oroimenean jarraitzen dute gaur egun. Hala ere, abesti horien atzean dagoen egilea askorentzat ezezaguna da: Imanol Urbieta zarauztar musikagilea.
Itziar Perez de Zirizak egindako ikerketaren arabera, Urbietak 4.000 abesti baino gehiago sortu zituen, argitaratuak zein argitaratu gabeak kontuan hartuta. Zarauzko udaletik jasotako partituretan oinarrituta, bost urtez aritu da haren obra aztertzen.
Ikerketak agerian utzi du Urbietak musika hezkuntzatik harago ulertzen zuela: euskara bultzatzeko eta haur zein gazteen euskalduntzea sustatzeko tresna gisa. Horretarako, mendiko izenak, naturako elementuak edo eguneroko bizitzako gaiak musikaren bidez lantzen zituen. Gainera, berritzailea izan zela nabarmendu du Perez de Zirizak, euskarazko lehen musika metodo pedagogikoetako bat sortuz eta garai bakoitzeko baliabideetara egokituz.
Gaur egun, Urbietaren ondarea zabaltzeko lanean ari dira, partitura, audio eta bideoak bilduko dituen webgune bat sortzeko asmoz, Urbietaren lana huriltzeko eta ikertzen jarraitzeko aukera emanez.