No room for genocide - Genozidioari tokirik ez. Halaxe izena du BDS eta Yala Nafarroa Palestinarekin ekimenek udarari begira abian jarri duten kanpaina berriak. Kanpaina honen helburua, Elisa Uharte ekimeneko kideak azaldu moduan, palestinar herriaren genozidioan eta giza eskubideen zapalketa sistematikoan aktiboki parte hartzen duten israeldarren aktibitate turistikoa mugatzea da. Horretarako, turismoarek sektoreko establezimenduei tresna desberdinak eskaintzen dizkie kanpainak, tartean genozidak eta gerra-kriminalak ez direla ongi etorriak adierazten duten kartelak eta bezeroentzako atxikimendu afitxak.
Bestalde, kanpainak Israelgo estatuarekin lotura zuzenak dituzten turismo plataforma eta zerbitzu desberdinen aktibitatea salatu nahi du. Booking, Airbnb edo Expedia bezalako plataformak dira horietako batzuk. Kanpaina honek printzipio etikoak dituzten turismo sektoreko enpresen esku jarri nahi dituen tresnak Yala Nafarroa Palestinarekin ekimenaren webgunean eskuratu daitezke.