Sinfonika-afonika Zirika Zirkus konpainiak aurkeztutako ikuskizuna da. Musika, zirkua eta clown teknika uztartzen ditu, zuzeneko musikarekin eta umorearekin osatuta. Hiru pertsonaia kontserbatoriotik datozen musikariak dira, eta laugarren pertsonaiak obra gidatzen du, atzetik dauden lanak eginez eta istorioa harilkatuz.
Zirika Zirkusek, bere ikuskizun guztietan, berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko ikuspegia lantzen du. Sinfonika-Afonika ere norabide horretan kokatzen da, eta publiko zabalarentzat pentsatuta dago, haur eta helduentzat.