Ikustekoak

Irati Jimenez: “Ikerketa batzordean ez dugu frogarik ustelkeria egon denik egiaztatzeko; besterik da zer dioen epaitegiak gero”

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 18a

Nafarroako Lan Publikoen Esleipena aztertzeko sortutako Ikerketa Batzordeak amaitu ditu bere saioak. Batzordeko buru eta parlamentari Irati Jimenez izan dugu Metropoli Foralean. PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk ondorioztatu dute ez dela politikoki esku hartu adjudikazioetan. Haien esanetan, Nafarroako Gobernuak Acciona eta Servinabar enpresekin izaniko harremanetan ez da ustelkeriarik frogatu.

Irati Jimenez parlamentariaren ustez, “gabeziak eta irregulartasunak izan dira adjudikazioetan, bereziki prozedura akatsak. Bermeak eta kontrol neurriak beharrezkoak dira, gardentasun eta gobernu onaren irizpideak nagusitu daitezen”. Eskuinaren ustez “ustelkeriaren zantzuak oso argiak dira”. Epaitegien txanda izanen da jarraian. Auzi judizialean, fiskalak sei hilabete gehiago eskatu dizkio instrukzio epaileari. Ez du baztertzen epe horretan pertsona gehiago ikertutzat jotzea eta froga berriak azaltzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!