Entzutekoak

Azkena Rock jaialdiaren 24. edizioa, orain arteko kartel hoberenari errepasoa

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 17a

Bihar abiatuko da Euskal Herriko erreferentziazko jaialdi handienetako batean bilakatu den Azkena Rock, Gasteizko Mendizabalan. Aurtengo karteldegian aurkituko ditugun taldeei errepasoa egin diegu

Azkena Rock Festival jaialdiaren 24. edizioa Gasteizko Mendizabalan izango da, ekainaren 18an, 19an eta 20an , eta kontzertuen ordutegiak prest daude jada. Alice Cooper, Social Distortion eta The Hives dira zerrendaburu rock-and-roll musika bere forma guztietan biltzen dituen jaialdian, eta aurtengo edizioko esperientzia osoa zehaztuta dago: hiru egunez, musika, komunitatea eta zuzeneko kontzertu ahaztezinak, hiriaren erdialdera ere iritsiko direnak Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuekin.  

Leire Martinez Erize kazetariarekin aurtengo kartelari errepasoa egin diogu. Berak azpimarratu bezala, "orain arteko kartelik hoberena dela" esaten da. Ez dakigu hala den, dakiguna da mailako rocka ez dela faltako edizio honetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!