Errebeldea eta askea izateaz gain, justiziaren eta berdintasunaren zentzu zabala zuen neskato txikia. Nork ez du ezagutzen Pipi Kaltzaluze? Astrid Lindgrenek nahigabean sortu zuen pertsonaia. Nahigabean baino, kausalitatez. Alaba txikia gaixo zuelarik, honek ameskerietan asmatutako izen bati tiraka eraiki baitzuen pertsonaia eta haren abenturak. Denborarekin, alabarentzat idatzitako kontakizun horiek liburu bilakatu eta argitaratu zituen arte. Orduan bilakatu zen Pipi denok ezagutzen dugun pertsonaia literaturaren mugak ere zeharkatu dituen ikonoa.