Entzutekoak

Jon Alonso: "Hiriaren eta herriaren arteko talka oso presente dago Paveseren literaturan"

Miren Mindegia Petrirena 2026ko ekainaren 15a

Jon Alonsok itzuli berri duen Cesare Paveseren 'Zure bazterrekoak' aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Karrikirin

Cesare Pavesek bizitzeari utzi zion, besteek bizitzen ikasi zezaten. Hala zioen Italo Calvino idazleak. 42 urterekin bere buruaz beste egin zuen egile italiarrak belaunaldi oso bat markatu zuen, eta hala egiten jarraitzen du are 75 urte pasa direnean ere. Neorrealismo italiarraren ordezkari nagusienetakoa, bere obra letra larriz idatzitako literaturaren baitan sartzen da. Eta obra horren ale bat gehiago euskaraz irakurtzeko aukera daukagu orain, Katakraken zigilupean plazaratu den Zure bazterrekoak, hain zuzen ere. Jon Alonsok itzuli du liburua, eta gaur bertan aurkeztuko du Karrikiri euskal dendan, arratsaldeko 19:00etan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!