Bardea berriz ere albiste dira. Ekainaren 7an egingo den tiro poligonoaren aurkako manifestazioaz gain, Foru Hobekuntzaren inguruko eztabaidan José Antonio Asiainek esandakoak ere arreta piztu du. Haren hitzetan, "Bardeak ez daude Nafarroan", eta horrek lurraldearen jabetzari eta kudeaketari buruzko eztabaida berritu du.
Gure kolaboratzailea, Ivan Gimenezek, gogorarazi du aurten Bardeako tiro poligonoaren 75. urteurrena betetzen dela, eta 2028an amaituko dela Estatuaren eta Bardeako Komunitatearen arteko egungo hitzarmena. Akordio horren bidez, Estatuak urtean 14 milioi euro ordaintzen ditu instalazio militarraren erabileragatik. Dirutza 22 elkarte erabiltzaileen artean banatzen da, “congozantes” deritzonak, baina populazioaren araberako proportziorik gabe.
Eztabaidaren muinean ez dago soilik poligonoaren presentzia, baita Bardean jabetza eta Nafarroako Gobernuak bertan duen eskumen maila ere. Bardea Nafarroan dago, baina honen jabetzak, kudeaketak eta etorkizunak galdera ugari sortzen jarraitzen dute. Eta dirudienez, hala izaten jarraituko du, gutxienez 2028ra arte.