Entzutekoak

Ibai Berrogi: “Orbaibarko herriak batu nahi ditugu, erronkei elkarrekin erantzuteko”

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 1a

Orbako Haizea herri mugimenduak bailarako bizitza soziala indartzea du helburu. Gazteria, euskara, etxebizitza eta auzolana lantzen dituzte, herrien arteko sare sendoagoa eraikitzeko asmoz.

Orbaibar bailarran sortu den “Orbako Haizea” herri mugimendua bertako bizitza soziala indartzeko eta herrien arteko loturak sendotzeko lanean ari da. Urte luzez kultur ekitaldiak antolatzen aritu den talde batetik abiatu da ekimena. Herritarrek, batez ere gazteek, ikusi zuten bailarak bestelako erronkak ere bazituela: etxebizitzaren garestitzea, gazteen parte-hartzea, euskararen sustapena edo komunitate kohesionatuago bat eraikitzeko beharra.

Metropoli Forala saiora Ibai Berrogi, Soltxaga herriko bizilaguna, hurbildu da: “Gure apustua bailararen etorkizuna ikuspegi kolektibo batetik lantzea da”. Horretarako, kultura eta aisialdia, feminismoa, gazteria eta komunikazioa lantzen dituzten lau lantalde dituzte martxan. Gainera, euskararen normalizazioaren aldeko lana, etorkinei harrera egiteko ekimenak eta gazteei zuzendutako jarduerak ere bultzatzen ari dira. Berrogiren hitzetan, “batasuna indarra da”, eta Orbaibarko biztanleek dituzten erronkei bailara gisa erantzun nahi diete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!