Diseinutik, sormenetik eta partekatzeko gogoetatik komunitatea ehuntzen jarraitzeko ekimena. Horixe da Begihandi, Euskal Herri osoko diseinatzaileak biltzen dituen EIDE elkarteak antolatzen duen topaketa. Hamar urteko ibilbidea dauka dagoeneko ekimenak eta gaur bertan egin da 56. topaketa, non eta Iruñean bertan, Katakraken. Topaketa ireki eta doakoak diseinuaren eta sormenaren arloko profesionalak bildu ditu. Kasu honetan, hiru izan dira protagonistak: Miren Doiz artista garaikidea eta Mikel Calvo eta Juan Angel Perotxena ilustratzaile eta marrazkilariak. Hiru begirada desberdin, zer egiten duten, nola pentsatzen duten eta orain zer esploratzen ari diren partekatzeko.
Juan Angel Perotxena izan dugu gurean, Irrintzi Plazan, jardunaldiaren aurretik, eta bere ogibidea eta lana ezagutzeko tartea izan dugu. Elizondoko sortzailea, herrian frikitzat eta hirian "landa eremuko sortzailetzat" hartzen dute, eta bera, doike, ados etiketa horrekin. "Dikotomiak ere gustatzen zaizkit eta horrekin jokatzen dut aunitzetan nire lanean ere". Bere lanetako batzuk ikusi eta lanbidearen bueltan mintzatzen aritu gara.