Tarota erabilita, idazketa saio performatibo bat egitea. Edo beste modura esanda, jolasaren bitartez sormena xaxatzea. Horixe izanen da Iosu Martik igandean Nafarroako Liburu Azokaren VI. edizioaren testuinguruan eginen duen tailerraren asmoa. Gure Irrintzi Plazan saiakera txiki bat egin dugu gaur, eta ez hori bakarri. Estatuko lehenengo tarotaren egile izandako Maritxu Güller ezagutu dugu, "Euskal Herriko azken sorgina".