Entzutekoak

Ekaitz Santazilia: “Azterketetan zaintza indartu dugu eta, momentuz, ez dugu adimen artifiziala arazo gisa ikusten”

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 28a

Hurrengo astean, 4.100 ikasleek Unibertsitatean Sartzeko Proba egingo dute. Nafarroan, NUPeko Arrosadia eta Tuterako campusetan izango dira. Ekaitz Santazilia, filologo eta proben koordinatzailearekin, mintzatu gara.

Datorren astean egingo da Nafarroan aurtengo Unibertsitatean Sartzeko Proba (USP), ekainaren 2tik 5era bitartean. Horren harira, Ekaitz Santazilia-k azaldu du azken urteetan azterketen eredua aldatzen ari dela, ikasleen memorizazio gaitasuna baino gehiago hausnarketa eta konpetentziak ebaluatzeko helburuarekin. Haren esanetan, kurrikulum berriek ikasleek garatu beharreko gaitasunak lehenesten dituzte, eta horretara egokitzen ari dira probak ere.

Santaziliak nabarmendu du CRUE, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Erakundearen helburua izan dela Espainiar Estatuko probak eta zuzenketa irizpideak ahalik eta gehien homogeneizatzea izan dela. Nafarroak proposamena osorik aplikatu duela azaldu du, nahiz eta autonomia erkidego bakoitzak bere hezkuntza eskumenak izan.

Adimen artifizialaren inguruko kezkez ere aritu da. Onartu du gaia mahai gainean dagoela, baina Nafarroan momentuz ez dutela arazo handirik antzeman iruzurrari dagokionez. Horregatik, teknologia bidezko kontrol sistemak baino gehiago, zaintza indartzea lehenetsi dute. Era berean, probak paperean egiten jarraituko dutela adierazi du: “Azterketarekiko harremana intimoagoa da paperean eginda”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!