Adela familia kontserbadore bateko alaba bakartia da, eta familiaren dendaren eta katekesi-eskolen artean igarotzen ditu egunak. Amaren babesa eta intersexualitateari buruzko isiltasuna dira haren ezaugarri nagusiak. Ezagutzen ez duen arren, bere bizitza baldintzatzen du. Apaiz iritsi berri baten ustekabeko adiskidetasun eder batek, haurtzaroko lagun handi baten itzulerak eta emakume baten etorrerak (Isabel) erreakzio bat eragin dute, eta Adela bere buruaren bila joan da Iruñetik Madrilera. Han, identitateak besteen maitasuna eta laguntza beharko ditu errebelatzeko... Atzerriko film onenaren Oscar sarirako izendatua egon zen 1972ko izen bereko filmaren egokitzapen librea.
Fernando Gonzalez Molinak zuzendutako filmari errepasoa egin diogu Maria Castejonekin, Zinemako emakume errebeldeak atalean. "Beharrezko" film bat dela azpimarratu du, zuloak ere ikusten dizkion arren.