Entzutekoak

Alvaro Baraibar (titulu berriko zuzendari akademikoa): "Euskara sustatzeko eta biziberritzeko hizkuntza plangintzan trebatzea da gakoa"

Maialen Huarte Arano 2026ko maiatzaren 26a

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin hitzarmena sinatu du Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez hizkuntza planifikaziorako berezko titulu bat sortu eta euskararen sustatzea ahalbidetzeko: Euskara gizartean sustatzeko eta biziberritzeko planifikazio linguistikoa du izena. Alvaro Baraibar da zuzendari akademikoa eta NUPeko lau irakasle ariko dira: Alexander Arzelus, Ibai Iriarte, Paula Kasares eta Aritz Romeo. Horiez gain, kanpoko kolaboratzaileak ere izanen dituzte, hala nola: Kike Amonarriz, Olatz Altuna, Hasier Morras, Maite Lus eta Gotzon Barandiaran besteak beste.

Titulu berri bat, zein helbururekin?

Nik orain Nafarroako Unibertsitate Publikoan hizkuntza plangintza ardura dut eta nire helburua izan da Euskarabidearekin hausnarketa egitea kolaboratzeko bideak zein izan zitezkeen ikusteko. Beharra badagoela argi ikusi dugu euskara teknikariei boideratzeko euren lana nola planifikatu dezaketen ikasi eta titulu baten bidez eskaintzea erdietsi dugu. Prestatuta dago eta heldu den ikasturtean ematen hasiko gara. 

Nork uste duzue izan dezakeela interesa ezagutza hau jasotzeko?

Gradu bat duten ikasle guztientzako zuzenduta dago. Aurten amaitu dutenek ideia izan dezakete teknikari bezala aritzeko eta halako titulurik ez zegoen. Nafarroan orain arte aukera hori izan ez delako lanean ari diren teknikariek ere izan dezakete interesa eta haiei ere bideratuta dago. 

Modu birtualaren aldeko apustua egin duzue. Nola jasoko ditu ikasleak eskolak, zein izanen da modua?

Online modalitate asinkronoan emanen da. Bakoitzak denbora kudeatu dezan bere erantzukizunekin bateragarri eginez. 

Nolako iraupena izanen du?

Azaroaren hasieran hasi eta apirila arte emanen da. Maiatzean iritsiko da ebaluazioa. 

Izen emateko epea zabalik dago jada. 

Bai. Epea irekita dago. 25 plaza daude eta badaude dagoebeko matrikula batzuk eginak. Beraz, izen ematera animatuko nuke jendea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!