Ikustekoak

Zientzia gaiak jorratzen dituzten haurrentzako liburuak

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 25a

Haur literaturaren alorrean zientzia gaiak lantzen dituzten liburu andana aurkitzen ditugu, baita euskaraz ere. Samira Calvok horietako hiru ekarri dizkigu 'Trikuaren zuhaitzera'

Abuztuaren 12an ilargiak eguzkia estaliko du eta, minutu batzuz, eguna gauz mozorrotuko da. Eguzki eklipsea astronomiak eskaintzen dizkigun fenomeno ikusgarrienetako bat da, baina badakigu zergatik eta nola gertatzen den? Nola azaldu etxeko txikienei, beraiek ere uler dezaten? Lasai, haur literaturako egile ugari arduratu baitira dagoeneko horretaz. Gai horren bueltan zein zientziako bestelako eremuen inguruan aritzen diren liburuetaz aritu gara gaur Samira Calvorekin, eta hiru ale zein baino zein interesgarriago ekarri dizkigu mahai gainera: Hona gu hemen (Txalaparta), Oliver Jeffersek idatzi eta Garazi Arrulak euskaratutakoa; Aina Bestard Viláren Eguzki sistemako paisaia ezezagunak (Txalaparta), Oskar Ibaberen itzulpenarekin; eta  Eklipseak, Noemí Fabrarena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!