Likena ez da, berez, eguneroko elikaduran erabili ohi dugun osagaia. Baina Basque Culinary Centerren asmakizunak egitea gustatzen zaie, eta oreinek zein basurdeek negu gorriari aurre egiteko jaten badute, zergatik guk ez? Pentsatu eta egin, Eneko Izkue eta bere lantaldeak Iratiko basoetako arboletan aurkitutako likena bildu eta basurde haragiarekin bateratuz, hestebete berri bat sortu dute. Italiar Coppa hestebetearen itxura eman diote.