Entzutekoak

Jone Rubio: "Arteak memoria kolektiboa eraikitzeko aukera ematen du"

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 21a

Jone Rubio arte historialariarekin tradizioaren, memoriaren eta espazio publikoaren inguruan hausnartu dugu, Sra. Polaroiskaren Andrekale proiektua eta hainbat erakusketa abiapuntu hartuta.

Memoria kolektiboa nola eraikitzen den eta arteak prozesu horretan zer paper duen izan ditu hizpide Jone Rubiok gaurko atalean. Tradizioaren eta memoriaren arteko harremana aztertuz, espazio publikoak, gorputzak eta kontakizunek oroitzapenen eraikuntzan duten garrantzia nabarmendu du.

Horretarako, Sra. Polaroiskaren Andrekale proiektua hartu du abiapuntu. 2016an sortutako ikus-entzunezkoak Hernaniko kale baten memoria fikzionatu bat eraikitzen du, emakumeen gorputzak, ospakizunak eta espazio publikoa memoria kolektiboa berraktibatzeko tresna bihurtuz.

Saioan zehar, memoriaren eraikuntzarekin lotutako beste erakusketa batzuk ere aipatu ditu. Besteak beste, Javier Cigaren lanari buruzko erakusketa, artearen historiak ezarri izan dituen hierarkiak aztertzeko, eta Leyre Arraizaren Muskoko erakusketa, memoria herrikoia eta identitate artistikoa uztartzen dituen proposamena.

Jone Rubio arte historialaria da. Artearen historiografia feministatik abiatuta, azken urteetan euskal testuinguruko ekintza performatibo feministak ikertu ditu, bereziki trantsiziotik 2000. urtera arteko praktikak. Bere lanetan memoria, gorputza eta espazio publikoaren arteko harremanak aztertzen ditu, betiere begirada feministatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!