Entzutekoak

Desindustrializazioa eta memoria: fabriken arrastoa

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 19a

Nerea Perez Ibarrola historialariak 80ko hamarkadako desindustrializazioaz jardun da. Fabriken eraispenak eta ondare industrialaren galerak memorian eta hirietan izan duen eragina aztertu du.

80ko hamarkadako desindustrializazioak langabezia, langile-borrokak eta eraldaketa sozial sakonak eragin zituen Nafarroan. Prozesu horretan, industria askoren aztarnak desagertuz joan dira: Potasas de Navarra, Imenasa edo Super Ser bezalako lantegiek tokiz aldatu, txikitu edo eraitsita amaitu dute. Batzuetan atzerriko kapitalaren esku geratuta, beste batzuetan merkataritza-gune berriei lekua egiteko.

Nerea Perezek nabarmendu du fabrikei ez zaiela sarritan beste eraikin historikoei ematen zaien balio bera aitortzen. Eraispenarekin, hormak ez ezik, bertan bizitako esperientziak, lan-memoriak eta komunitate baten historia ere desagertzen da. Logika horrek lotura du gaur egungo gizarteak zaharrari ematen dion balio urriarekin: zaharra kendu eta berria eraikitzearen logika nagusi.

Nerea Perez Ibarrola historialaria eta NUPeko irakaslea da. Metropoli Forala saioan, historia baliatuta, gure inguruko errealitateari beste ikuspegi batetik begiratzeko gonbita egiten digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!