Entzutekoak

Erleak eta zuzenbidea: polinizatzaile txikiek sostengatzen duten egitura handia

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 19a

Aritz Romeo abokatuak erleen inguruko gogoeta juridikoa ekarri du irratira. Erleak “hegodun abere” izatetik biodibertsitatea eta elikadura babesten dituen zerbitzu ekosistemiko izatera pasa dira.

Udaberriarekin batera iristen dira polena, ziztadak… eta erleak. Baina erleak ez dira eztia ekoizten duten intsektu hutsak: Europako elikagaien %76 polinizazioaren mende dago, eta polinizatzaileak dira ekosistemaren oinarrietako bat. Hala ere, erle eta intsektu espezie askok gainbehera kezkagarria dute habitat-galeragatik, plagizidengatik eta klima-aldaketagatik.

Testuinguru horretan, Aritz Romeok azaldu du nola aldatu den ikuspegi juridikoa: lehen erlauntzaren jabetza eta ekoizpena ziren ardatza; gaur, berriz, biodibertsitatearen babesa, zuhurtzia-printzipioa eta politika publikoen integrazioa dira gakoa. Europako estrategiek eta estatuko araudiek polinizatzaileen garrantzia aitortu dute, baina araudi sakabanatua da oraindik. Horrek arazoak sortzen ditu zuzenbidearen aplikazioan eta, praktikan, polinizatzaileen babesaren eraginkortasunean.

Erleak ulertzea, beraz, ez da biologia kontu bat bakarrik: gure elikadura, ekonomia eta ingurumen-eskubideak ulertzeko beste modu bat ere bada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!