Entzutekoak

Laura Perez (Publikoaren Aldeko Plataforma): "Konplexurik gabe esan behar da errekurtsoak eredu publikora bideratzea ezinbestekoa dela"

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 15a

Ikastetxe publikoetako hezkuntza komunitatea ere kalera atera da. Nafarroako hezkuntza publikoan eta etapa guztietan ratioak jaisteko herri-ekimen legegilea aurkeztu dute. Ratioak Jaitsi, 0-3 plataforma, Sortzen eta Publikoaren Aldeko plataformak bateraturik, agerraldi horretan adierazi dute, euren proposamena parlamentura iritsi dadin 7.000 sinadura biltzeko kanpaina jarri dutela abian. Laura Perezi Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.

Agerraldian eskola-ratioak murriztea "ezinbestekoa" dela adierazi zuten haurrei eta nerabeei arreta hobea emanen zaiela bermatzeko. Era berean, gogorarazi dute aldarrikapen hori izan dela sare publikoko irakasleen eskaera nagusietako bat azken urteetako hezkuntza-grebetan.

0-3 urteko etaparako 4 eta 8 ikasle gehienez izatea eskatzen ari dira; 3-6 urterako, haur hezkuntzarako, 15 ikasle izatea ikasgela bakoitzean gehienez; Lehen Hezkuntzan 15 eta 18 ikasle gehienez eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako 15 eta 20 ikasle artean gehienez. Eta gainera, landa eremuetako ikastetxeetarako ratioak murriztu dituzte eta zenbateko espezifikoak jaso adin desberdinetako haurrak bateratzen direnetan.

Gainera, kolektiboek adierazi zuten aldarrikapen hori Nafarroako hezkuntza publikoa hobetzeko lehen urratsa baino ez dela, lehentasunezkotzat jotzen baitute beste arazo batzuei heltzea, hala nola orientazioko langileen lan-gainkargari, jantoki publikoen faltari, garbiketako langileen prekarietateari edo hezkuntza-azpiegituren narriadurari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!