Entzutekoak

Aritz Ibarra: "Nerabezaroan irakurri nahi izango nukeen historia liburua sortu dut"

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 14a

Historia, kontakizun den heinean, modu askotan kontatu daiteke. Aritz Ibarra Agirrezabalek ilustrazioaren eta epikotasunetik edaten duen kontakizunaren alde egin du 'Deiadarra. Pirinioetako erresistentzia' bere azken liburuan. Nabarraldek argitaratua, liburu ilustratuak bere biziraupena erresistentzia oinarritu duen herri baten historia berreskuratzen du: euskaldunona 

Euskaldunona "erresistentzia baten historia" dela nabarmendu du Aritz Ibarra marrazkilariak. Halaxe islatu nahi izan du Deiadarra. Pirinioetako erresistentzia azken argitalpenean. Hiru urteko dokumentazio eta sorkuntza lanaren ondoren plazaratu berri du Nabarraldek liburua. "Kontakizun hau, beti desagertzeko zorian zirudien arren garaiezinak omen ziren inperioen erorketari biziraun dion herriarena da", dio egileak. Erromatar konkistatik Nafarroako erresumaren burujabetza osoaren amaieraraino, euskaldunon biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio-liburua da Deiadarra.

Ez da lehenengo aldia Ibarrak nafar historiarekin lotutako liburu bat plazaratzen duela. Aurretik ere atera zituen Adaxka pozoituak eta Gasteiz 1200. Kasu honetan, alta, komikiaren formatutik atera eta testua eta ilustrazioa uztartzen dituen lana hondu du. "Azken finean", argitu du, "niri nire nerabezaroan irakurtzea gustatuko litzaidakeen historia liburu bat egin dut". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!