Heldu den maiatzaren 17an LGTBIAQ+fobiaren aurkako eguna izanen da, izan ere, orain dela 36 urte Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik. LGTBIfobiaren aurka borrokatzea eta dibertsitate sexuala zein genero identitate anitzak
aldarrikatzea dira egun honen helburu nagusiak.
Baina zer diote datuek? Estatu Mailan publikatu diren dauten arabera: Jazarpen kasuen, bazterketa kasuen eta erasoen gorakada ikusten dugu. Erasoen kasuan, adibidez, hirukoiztu dira salatu diren erasoak. Gorroto delituak daude honen guztiraren atzean. LGTBIAQ+ pertsonen artean %54k adierazi du
gorroto delitua pairatu duela zuzenean edo sare sozialetan.
Gorrotoaren pertzepzioa nagusia da gure artean. Estatu mailan salaketa kopuruak gora egin du, baina salaketa egiten dutenen artean, lautik hiruk aitortu dute esperientzia negatiboa izan dutela salaketa jartzean. %15ak soilik bilatu du laguntza instituzioetan eta %41ak Gobernuz kanpoko erakunde batean.
Oker Gabiltza-ren atal berrian, Gomi, Ana eta Kepa Bat, bi, hiru jolasean aritu dira, ezagutzen dituzten LGTBIfobia eraso motak zerrendatzen. Hori bakarrik ez, asteburuan Iruñean eta Nafarroako beste lekutan egonen diren mobilizazio eta ekintzak ere iragarri dituzte. "Ehgam-eko lemari jarraiki, Faximoaren aurrean aliatuei aurre egiteko prest aterako gara kalera".