Entzutekoak

Miren Ustarroz (Steilas): "Hezkuntza publikoarekiko lehia desleial bat suposatuko du UPNren lege proposamenak"

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 6a

Steilas sindikatua kalera aterako da UPNren legea, Publikoaren kaltea. ¿Nork babesten du hezkuntza publikoa? goiburuarekin. Hezkuntza Departamentua plateatzen ari den ikasgela itxiera salatu eta hezkuntza publikoaren alde egonkortasuna eta ratio jaitsierak eskatuko dituzte. 

Steilas sindikatua ere kalera aterako da gaur. Hamar terdietan elkarretaratzea eginen du Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean. UPNren legea, Publikoaren kaltea. ¿Nork babesten du hezkuntza publikoa? galdera jarriko dute hausnartzeko bide. Steilas sindikatuko kide, Miren Ustarrozekin hitz egin du Euskalerria Irratiak (argazkian klik eginda entzun daiteke):

Hezkuntza kontseilariak esan du gezurra dela Nafarroako departamentuak euskarazko hezkuntzaren aurka egiten duela, eta gaineratu du Nafarroa osoan euskarazko hezkuntza jasotzeko eskubidea errealitate bat dela. Hala da?

Tentu handiz hartu behar dira Gimenoren hitzak. Egia da 19 unitate itxiko direla hezkuntz publikoan eta egia da ere Hezkuntza Departamentuak ez digula informaziorik eman. Gardentasunaren izenean hala eskatu genion, baina ez zaigu erantzunik iritsi. Ikastetxeetan egin genuen galdeketetatik jaso ditugu datu guztiak. Hortaz, oso susmagarria da, 19 gela horietatik landa eremuan diren eta horietatik gehienak D eredukoak. Ez dugu ulertzen nola esan dezakeen euskara ez duela kaltetzen eta ekitatearen izenean ari dela. Gogoraraziko dugu PSNk esaten duenean euskara ez kaltetzeko politikoekin mugitzen dela gogoraraziko diogu PAI ereduarekin gertatu dena. Yolanda Barcinaren garaian sortu zen programa lehenbizi eta eredua gero, nola Adriana Maldonadok parlamentura eraman duen. Bozkatu eginen da ea PAI-funtzionarioak betikotuko ditugun Nafarroako hezkuntza sisteman. Gisa horretan PAI izanen dugu betiko. Hori onartezina da euskararen kontrako eraso gogor eta zorrotza delako. 2015ean, egia da, parlamentuan onartu zen eremu ez euskaldunetan lerro berriak irekitzeko aukerak eta 2017an birmoldatu egin zen, baina horrek ez du esan nahi erraza denik irekitzea. Zailtasunak ikusten dizkiogu esaten dituenei. 

Ahots asko goratu dira azkenaldian itunpekoak blindatzeko bidean. Gutxiegi eredu publikoaren alde eta kasu honetan D eredu publikoaren alde. Hori ere jakinaraziko duzue protestan...

Egia da publikoak baduela galera asumitu bat. Badu ikasia ez baldin bagara ratioetara iristen galdu egiten dugula. Aldiz, ikastetxe pribatuek badituzte itunak eta egonkortzen dituzte lau urtetan. Urtero galtzen ateratzen dena hezkuntza publikoa da. Esan beharra dago hezkuntza publikoaren alde egitea ez dela itxierak inon sustatzea, baizik eta behar den hori inbertitzea eta Gobernuak akordio programatikoan duen %5a inbertitzea. Hori litzateke hezkuntza irmoki defendatzea eta babestea. 

Protestan horixe eskatuko duzue?

Bai. Guk eskatuko duguna da egonkortzea, hezkuntza publikoa benetan defendatzea eta UPNk proposatu duen lege proposamena kontuan hartzean jakitea zer suposatuko dezakeen. Horrek eragiten duena da lehia desleial bat hezkuntza publikoarekiko. Bi artikulu ditu, moratoriaz gain: lehenak dio, eginenj dutena unitate berriak eskaini ahal izateko hezkuntza departamentuak dituen irizpideak, ituntzeko ezarritako arauak nahi eran gainditu ahal izatea. Ratioak jaistea, adibidez. Horrek zer esan nahi du? hezkuntza publikoak zorrotz bete beharko dituela arauak eta itundutako ikastetxe pribatuek nahieran gainditu ahal izanen dituztela. Pribilegio egoera bat dela iruditzen zaigu, hezkuntza publikoaren kaltetan joanen dena. Eremu batzuetan ikastetxe publiko eta pribatuak lehian egoten dira (gertutasunagatik, adibidez) eta horrek eramaten gaitu, baten egoera faborableagoa egitean, itxierak hezkuntza publikoan gertatzea. Larria da hori. Foru lege bat aplikatu behar bada hori egiteko, gutxienez, ekitatearen izenean eta justiziarenean jokoaren arauak berdinak izan beharko lirateke eta ez batentzat bai eta besteari ez, horrek beti bat kaltetuko duelako, kasu honetan hezkuntza publikoa. Bigarren artikuluan jaso dute, ratioak hezkuntza publikokoak parekatzea itundutakoekin. Hori onartuko genuke baldin eta publifikaziorako bide hartuko balitz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!