Maialen txikitatik mendiarekiko lotura estua izan du. Familian mendira joateko eta eskiatzeko ohitura handia zuten, eta eskalada ere gaztetatik praktikatu du. Urteetan zehar formakuntza zabala jaso ondoren, Nafarroako eta Espainiako gazteak alpinismo taldeetan parte hartu du, esperientzia eta ezagutza eskuratuz.
Orain, “Biahizpe” proiektuaren bidez, mendiko kirolak modu seguru eta autonomoan praktikatzeko tresnak partekatu nahi ditu. Diziplina ezberdinak uztartuz eta irakaskuntza ardatz hartuta, hasiberriei zein esperientzia dutenei zuzendutako formakuntza eskaintzen du.
Azkeneko urteetan mendian jende gehiago dabilela nabarmendu du, eta horrek arriskuak ere handitu dituela. Horregatik, segurtasuna bermatzeko, informazioa eta prestakuntza funtsezkoak direla azpimarratu du. Amaitzeko, mendiko kirolak probatzeko gonbita luzatu du, esperientzia propioa baita ezagutzeko bide bakarra.