Entzutekoak

Maddi Olano Lizarraga: "Erizainok ere egiten ditugu ikerketak eta doktoratuak, askok ez dakiten arren"

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 30a

Bihotz gutxiegitasuna daukaten gaixoen ongizate psikologiko eta emozionala erdigunean jartzen duen Share proiektua garatu du Olanok, dagoeneko Nafarroako hainbat osasun-etxe eta ospitaletan martxan jarri dena

Ongizate emozionala ez da maiz kontutan hartzen den faktore bat gaixotasunak artatzen direnean. Maddi Olano Lizarraga erizain eta ikerlariak argitu moduan, azken urteotan gutxinaka aldatzen doan joera bat da. Izan ere, gaixoaren egoera psikologikoak eragin zuzena izan dezake, bai gaitzaren jatorria aztertzerakoan, baita gaitz horri aurre egiteko moduan ere. Bere kasuan, bihotz gutxiegitasuna pairatzen duten gaixoen inguruan ikertu du, Share izeneko proiektua garatuz. "Gaitz hau daukaten gaixoek, maiz, isolamendua, bakardadea edo depresioa jasan dezakete, ezin dutelako beren bizitza ordurarte bezala egin, aurretik zeukaten bizimodua, maiz, aldatu behar dutelako. Eta horrek zuzenean eragiten du bere inguruarekin duen harremanetan eta, ondorioz, bere egoera emozionalean". 

Olano Lizarragak azpimarratu bezala, faktore horiek kontutan hartzea ezinbestekoa da pazientearen ongizatea bermatzeko. "Maiz kontsultategitik bertatik hasi gaitezke horretan". 'Zer moduz zaude' bat galdetzea, izan ere, dirudiena baino pauso garrantzitsuago bat baita. Horretan, gaixoekin harreman zuzena duten erizainek ere badute zer esan. Osasun-sistemaren jerarkiari ere erreparatu dio Olanok, non erizainek zaintzarekin lotutako leku bat betetzen duten, medikuen menera. Ikerketaren alorrean ere, oso ezezaguna den arren, ikerketak eta doktoratuak burutzen direla adierazi digu Olanok. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!