Lizarrako txosnak berriz ere jomugan hartu ditu herri horretako UPNren agintaritzak. Lizarrako Festa Giro Taldea, aurten ere, lan egiten ari da herriko festetan gune herrikoia egon dadin, besteak beste, txosnak ere egon daitezen. Horretarako, herritarren babesa jaso nahian sinadura bilketa abiatu du. Eta lehen traba iritsi da egitasmoaren batera: Marta Ruiz de Alda alkateak galga jarri nahi dio eta ez dio kolektiboari utzi herriko liburutegiak sinadura bilketarako paperak izan ditzan.
Abuztuan ospatzen ditu Lizarrak jai nagusiak. Festa gunean, azoka-gunean jarri dituzte urtetan txosnak ere. Duela bi urte iritsi zen debekua: 2024amn eta 2025ean lekualdatzera behartu nahi izan zituen alkateak San Benitoko berdeguneetan jartzera, hain zuzen ere.
Lizarrako Festa Giro Taldeak ez du lekualdatzerik nahi. Eta hori babesten duten herritarren sinadura bilketa kanpaina du abian. Zenbait taberna, jubilatuen elkarte, saltokik dute jada sinadura biltzeko papera. Liburutegiak baina ez du halakorik izanen. Erabaki hori hartu du alkatetzak. Festagiro elkarteak uste du herritar gehienek izan nahi dituztela txosnak betiko tokian. Eta hori erakutsiko dutela sinadura bilketarekin.