Entzutekoak

“Altuerako zuhaitz kimaketa lana oso polita da, baina baita gogorra ere”

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 29a

Lesakako hiru gaztek sortu dute Boralan. Altuerako zuhaitz kimaketa eta mozketak egiten dituzte. Iristeko zailak eta arriskutsuak diren tokietan lan egiten dute, betiere, segurtasuna eta teknika lehenetsiz.

Soketatik zintzilik eta motozerra eskuan aritzen dira Jon Erro Fagoaga, Beñat Ordoki Telletxea eta Iker Iturria Pombar. Boralan proiektuan, behetik bota edo landu ezin diren zuhaitz zailak kimatu eta mozten dituzte; gehienetan, etxe, hesi edo oztopoen artean, makineriarik sartu ezin den lekuetan.

Baserri giroan hazitakoak dira hirurak eta ofizioa ezagutzen bazuten ere, formakuntza espezifikoak egin dituzte. Diotenez, lan honen atzean prestakuntza eta lan tekniko handia dago. Sare sozialen bidez beren lana erakusten dute, teknikak eta proiektuetako une ezberdinak partekatuz, eta horri esker jende gehiagori iristea lortu dute. Neketsua bada ere, naturan eta gustuko duten ofizioan aritzeak merezi duela diote. Hori bai, proiektuen une gogokoena zein den galdetuta, erantzuna argi izan dute: "lana amaitu, dena ondo atera da eta berriro lurra zapaltzen duzuenean, hori da unerik onena".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!