"Hezkuntza kalitatea defendatzen ari garenontzako izugarrizko jipoia da ikasgelen itxiera", esan du Sortzen Euskal Eskola Publikoaren elkarteko kide Aitziber Garmendiak. Hezkuntza etorkizuneko gizarteak bermatzen du eta haurtzaro eta nerabezaroan dauden beharrei erantzun emateko kapaz izan behar da eskola publikoa eta bide horretan murrizketarik ezin da onartu, gaineratu dute. Beste eragileekin harremanetan ari dira guztion artean presio egiten segitzeko. Kanpotik izan dute ikasgelen itxieraren berri: "Hezkuntza Departamentuak ezin du murrizketarik egin eskola publikoan eta aldi berean kalitatea defendatu", easn du.
Ele bat, milaka kolore
Testuinguru horretan iritsiko da Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia: "Maiatzaren hirugarren asteburuarekin eginen dugu euskal eskola publikoaren aldeko festa", esan du Garmendiak. Egitarau zabala antolatu dute eta Takoneran ez ezik Alde Zaharrean ere ibiliko dira: "Iaz hasi ginen kalejira egiten eta aurten ere Ortzadar dantza taldearekin kalejiran arituko gara Alde Zaharrean", azaldu du. Umeentzako jolasak, Kittu txaranga, bazkari herrikoia, Kantuz Hiuzz taldearen kontzertua eta beste antolatu dituzte maiatzaren 17rako.
Sortzen elkarteko kide Aitziber Garmendiari Euskalerria Irratiak egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.