Tramiteak modu presentzialean egin ahal izateko aurretik hitzordua eskatu behar da eta horretarako epea ostegunean hasi zen, eta gaurtik aurrera eginen diete harrera eskaera aurkeztu nahi dutenei, Gizarte Segurantzaren egoitzetan, atzerritarrei arta emateko bulegoetan, Comisiones Obreras sindikatuaren egoitza zenbaitetan eta Correoseko zenbait bulegotan.
2025eko abenduaren 31n Hego Euskal Herrian, Galizian, Herrialde Katalanetan eta Espainian bizi zirenei eragingo die dekretuak, baldin eta gutxienez bost hilabetez jarraian bertan bizi izan badira eta aurrekari penalik ez badute.
Baldintzak betetzen dituzten migratzaileei urtebeteko bizileku eta lan baimena emango diete, eta osasun, hezkuntza eta gizarte zerbitzuetarako sarbidea. Gizarte Segurantzan kotizatzeko aukera ere izango dute. Urtea amaitutakoan, Espainiako Atzerritarren Legeak ezarritako ohiko baimena eskatu ahalko dute. Ekainaren 30era arte izanen dute eskaerak aurkezteko epea.