Krisi politikoari eta diskurtso polarizatuari aurre egiteko enpatiaren aldeko apustua egiten du James Blake musikari britainiarrak. Hasier Larretxeak haren azken diskoko Death of Love abestia ekarri digu Musika pilulak atalera. Erritmo elektroniko geldo eta hipnotikoa, baxu iluna, sintetizadore lainotsuak eta James Blake beraren ahots auto tuneatuak tartean, tentsio emozional jarraia sortzen du musikariak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.