Ikustekoak

Kojia, soja saltsa eta misoa, gastronomia japoniarraren ikur

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 1a

Eneko Izkue Basque Culinary Centerreko irakasleak kojiaren hartzidura desberdinetatik sortzen diren aldagaien inguruko master class bat eman digu 'Lapiko artean'-en azken atalean

Zer da misoa? Nondik dator soja salsa eta nola egiten da? Eneko Izkuek maisu-gela bat eman digu Lapiko artean-en atal berrian. Hartziduraren mundua, beste behin, oso zabala dela erakutsi digu sukaldariak. Kasu honetan, gastronomia japoniarra izan dugu solasgai, nahiz eta aipatu osagaiek Txinan daukaten jatorria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!