Bidean bat gara Nafarroa Oinezek izanen duen leloa erakusten du artelanaren erakusketak ere Artea Oinez 2026k. Hainbat artista nafarren lanak biltzen ditu eta bide berean omenalia egiten die Celia Eslaba eta Conchi Cilveti artistei. Biak erreferente dira zeramikaren eta instalazioen bidez egiten duten sorkuntza poetiko eta sentiberagatik.
Erakusketak agerian uzten duen bestea da, euskara ez dela hizkuntza bat bakarrik: Kultura, sormena, komunitatea eta emozioa ere badela. Hartara, Iruñeko Udalak ere herritarrei dei egin die artelanak ikustera. Artea Oinez 2026 Kondestablearen jauregian dago ikusgai, lehenengo solairuko lehenengo aretoan eta maiatzaren 24ra arte izanen da bertan.