Entzutekoak

Aitziber Monreal (ANAS): "Hamar harrera familia behar ditugu Saharako haurrak udan hartzeko"

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 30a

Oporrak Bakean egitasmoaren barruan Nafarroara ehun haur saharar inguru iristen dira uda garaia familiatan igarotzera. Aurten ere ANAS elkartea ari da proiektua aurrera atera nahian eta ordaindik hamar familia behar dira beste hainbeste haurrek izan dezaten aukera desertuaren sasoirik beroenetik aldendu eta oporrak hemen pasatzeko. 

ANAS Gobernuz Kanpoko Erakundea uda garaiari begira jarri da, eta saharar haurrak hartzeko familiak behar direla adierazi du. "Hamar familia animatuko balira ehun haurrek izanen dute aukera uda hemen pasatzeko", azaldu du Aitziber Monreal ANAS Elkarteko kideak. Jakinarazi du hemengo familiek ez dutela baldintza askorik bete behar haur saharar bat eurenean izateko:" Gogoa izan eta maitasuna eskaintzeko prest daudenek eman dezakete izena. Familiez ari garenean, mota askotakoak izan daitezke, noski". Monrealek bere familiaren esperientziatik ere bidali du mezua: "Haur horiek jasotzen dutena baino askoz ere gehiago jasotzen dugu guk", esan du.

ANAS Elkartearekin harremanetan jartzeko aukera

Hamar familia falta dira saharako haurrek aukera izan dezaten udan basamortuak duen latzena hilabete batzuez uzteko. Anas elkartearekin harremanetan jarri eta informazioa jaso daiteke: webgunetik edota anasnavarra@hotmail.com o asociacionanasnavarra@gmail.com emailetara mezua igorrita eta baita telefono bidez ere: 609 044 400 edo 626 502 495. Aitziber Monreal ANAS Elkarteko kideari Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!