Abiadura Handiko Trenaren alde diren enpresari eta eragileen bileraren atarian, AHT Gelditu taldeko kideek protesta egin dute CEN-en egoitzan. "Elite enpresarialaren aurrean etorri gara, gutxi batzuk dira gure lurraldearen txikizioarekin aberasten ari direnak" adierazi dute ekintza amaituta. AHTaren aldeko plataforman bildu dira enpresariak, CEN, Nafarroako Ostalarien elkartea, UGT sindikatua edo ta Osasuna futbol taldea besteak beste.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.