Entzutekoak

Shabaka, tradizioa eta garaikidetasuna arrazakeriaren kontra

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 23a

Musika tradizionala eta soinu berritzaileenak batzen dituen musikari horietako bat ekarri digu Hasier Larretxeak bere azken musika pilulan: Shabaka

Egiten duzuna egiten duzula geldi hor. Posible baduzu, itxi begiak, sentitu hankak, gero besoak, bizkarra, tripa. Sentitu zure baitakoak nola dauden eta era horretan lagungarri izanen duzu Shabakaren Of the earth, martxoaren 6an argitaratu diskoa. 1980ko hamarkadan Londresen sortu eta 6 urte zituela Barbadosera lekualdatu zen. Karibeko diasporaren musikari bezala dihardu urte luzez, tradizioa doinurik berritzaileekin uztartuz. Honakoa, konpositore kontzeptuala dugu. Diskurtso afro-futurista presente izateaz gain, arrazakeriaren kontra ere eta auzi espiritualak tartean uztartzen dituena. Jazzaren baitan bide berriak irekitzen diharduen musikarietako bat dugu, halaber.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!