Ikustekoak

Zerk batzen ditu Kaskezur eta Harat taldeak?

Miren Mindegia 2026ko martxoaren 16a

Ostiralean Kaskezur eta Harat taldeen kontzertua emanen da Laban, arratsaldeko 20:30ean. Aitzakia baliatuz eta kantuen bitartez, Baztan Bidasoak bi taldeak zerk lotzen dituen aztertu dugu Ion Mindegiarekin. Hitz gakoa Vulkeko abesti batek eman digu

Ostiralean kontzertu bikoitza hartuko du Labako oholtzak. Harat eta Kaskezur taldeak arituko dira bertan, 20:30etik aurrera, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Labaren webgunean. Biek ala biek bide luzea daramate bizkarrean, bi hamarkadez hainbat disko eta bestelako proiektu musikal uztartu baituzte. Elkar lotzen dituen hamaika arrazoi eta kontu aipatu ditugu Ion Mindegia Kaskezur taldeko abeslariarekin. Musika dago noski horien oinarrian, baina abeslariak ekarri digun musika hautaketaren bitartez bestelako ondorioetara ere iritsi gara. Musika bizitzeko eta ulertzeko moduez gain, nagusiki, laguntasuna baitute komunean bi taldeak osatzen duten kideek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!