Leo Lionnik bere diseinatzaile lana alde batera utzi zuen, senari jarraitu eta haurrentzako album ilustratuak sortzeko. Jatorri italiarreko egile holandarrak 40 izenburu baino gehiago argitaratu zituen bere bizitzan zehar eta hizkuntza andanara itzulia izan zen, tartean baita euskarara ere. Trikuaren zuhaitza literatura atal berrian eman digu haren berri Samira Calvok. Eta ez hori bakarrik, egilearen hiru liburu erreferentzial ere ekarri du mahai gainera.