Fantasia diskoaren ostean egin zien elkarlanerako eskaintza Eñaut Elorrietak soka musikariei. Baiezkoa berehala jaso zuen. Errepertorioa fintzea hasi ziren. Sortzaileen esanetan, “lan asko egin dugu, abesti ugari alde batera utzi, eta proiektuaren sendotasuna, eta bereziki, moldaketen kalitatea eta soinua lehenetsi ditugu”. Hitzordua. Pompelo Civivox, martxoak 20, 19:30. Sarrerak amaitzear.