Entzutekoak

Agustina Azkona, Nafarroako Museoak berreskuratu duen XVIII. mendeko nafar marrazkilaria

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 3a

Bakarne Atxukarrok Nafarroako lehenengo emakume marrazkilaritzat hartzen dena ekarri digu gaurko Gizalabak atalera

Nafarroako Museoak XVIII. mendeko marrazki bat erosi du, San Jeronimo irudikatzen duena eta Maria Agustina Azkona y Balanza artista nafarrak sinatua.  Iruñean jaio zen 1755ean. Aita, Ignacio Azkona y Carrillo zeukan, noble nafartarra eta Karlos III .aren Ordenako zalduna zena. Iruñean krimenaren alkate ere izan zen .

Ama Córdula Balanza y Olaegi izan zuen, Bideko Ama Birjinaren zerbitzaria eta Ferminaren ahizpa, Errege Defentsako markesaren emaztea. Familia txit ohoragarri horrek XVIII. mendeko Nafarroako gizarte-testuinguru nabarmenean kokatu zuen artista. Horri esker, eta pinturarako zuen zaletasunagatik, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako ohorezko akademiko izan zen, eta erakunde horretan sartu zen lehen emakumeetako bat izan zen.

Juan de la Cruz Cano y Olmedillaren "Espainiako Jantzien Bilduma" ri esker ezagutu zen bere izena. Jantzi tradizionalen marrazkiak eskatzen ziren iragarki bat ikusi ondoren, artistak hainbat lan bidali zituen. 1782ko apirilaren 9an, Madrilgo Gazetak Azkonaren erronkariarrei eskainitako 49. eta 50. grabatuak argitaratu zituela iragarri zuen. Lan horiek Erronkariko janzkeraren lehen irudikapen grafikotzat hartzen dira.

Nafarroako Museoak erositako marrazkia ere garai horretakoa da, eta margolari nafar honen jatorrizko lan ezagun bakarra da. Pieza arkatzez egindako marrazki bat da, eta San Jeronimo penitentzigilea erakusten du bere ikonografia tradizionalaren arabera. Eta jakina da garai hartakoa dela, obra tintaz sinatua dagoelako beheko eskuineko angeluan,  hain zuzen ere, "Maria Agustina/Azcona y Balanza", eta "Pamplona" inskripzioa ere agertzen da. Beraz, Iruñean bertan egin zela berresten du.

Eta hori 1781ean Logroñon José Cresporekin ezkondu aurretik gertatu zen. Han eman baitzuen bizitza osoa, 1808ko urtarrilaren 11n hil zen arte, 53 urte zituela. Beraz, ezkondu ondoren ez dakigu jarraitu zuen pintatzen, bere  arrastoa galtzen baita. Baina, kontuan hartzen badugu garai hartan emakume zintzo baten eginbeharra umeak haztea zela…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!